AZOKA

II. Periazoka egin dute Gaintzan

Guztira 28 ekoizle eta artisau egon dira euren produktuak erakusten eta eskaintzen.

Iazko arrakastaren ondoren, II. Periazoka egin dute Gaintzako plazan, 10:30etik 14:00etara. Guztira 28 ekoizle eta artisau egon dira euren produktuak erakusten eta eskaintzen.
Postuez gain, Asier Gozategik, Tolosako hainbat trikiti lagunekin batera, eguna girotu du.  Ondoren, 14:00etan bazkaria egin dute, eta bazkalostean, Aitor Atxegak eta Imanol Kamiok eman diote jarraipena goizeko giro apartari.
 
Eguraldia lagun, jende andana gerturatu da Gaintzara. 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa