Errebueltako festa egingo dute larunbatean Itsason
Haur jolasek emango diote hasiera festari, 12:00etan.
2024an egin zuten lehendabiziko aldiz Errebueltako festa itsasoarrek. Hitza Hirugarren urtez, Errebueltako festa egingo dute larunbat honetan Itsason. Haur jolasek emango diote hasiera 12:00etan festari. Zinta jokoa eta arku tiraketa izango dira. 14:00etan bazkaritara elkartuko dira, pikatzekoak, oilasko entsaladarekin eta pastak izango dituzte menuan. Herriko ogia, auzoko sagardoa, ardoa eta likore eta konbinatuak izango dira.













