Idiazabalgo udal langileek bi orduko lanuztea egingo dute ostegunean
Lanuztea dela eta, udaletxea itxita egongo da 11:00etatik 13:00etara.
Bihar, osteguna, Idiazabalgo udal langileek lanuztea egingo dute, ELA eta LAB sindikatuek deituta, Udalhitzeko eta udaletako lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Hala, 11:00etatik 13:00etara udaletxea itxita egongo da.













