Loriane Llorca organo-jotzailea Ataunen izango da
San Martingo elizan egingo du kontzertua igande arratsaldean.
Loriane Llorca organo-jotzailea. Hitza Loriane Llorca organo-jotzaileak kontzertua egingo du San Martingo elizan, igandean, 18:00etan. Gipuzkoako Organoak Plazara 2026 egitasmoaren barruan antolatu dute. Llorcak organoaren errepertorio klasikoa lantzeaz gain, inprobisazioaren bidez, aintzinako instrumentuak ikertzen ditu.













