Plaza azpiko afarietarako auzolan deialdia egin du Gora Beasain ekimenak
Festetako bigarren asteburuko ostiral eta larunbatean afari eskaintza antolatu du auzolana, euskara eta feminismoa oinarri duen ekimenak.
Iazko festetako herri afarietako bat.Gora Beasain 2025eko Loinatz jaietarako, euskara, auzolana eta feminismoa oinarri, afari herrikoiak antolatzeko batu ziren herriko hainbat eragile eta norbanako Gora Beasain izeneko ekimenean. Bi egunetan eskaini zituzten afariak, eta 700 lagunek afaldu zuten plaza azpian antolatutako gunean, hori posible egiteko auzolanean aritu ziren 40 beasaindarri esker.
Aurten ere festetako bigarren asteburuko ostiral eta larunbatean plaza azpian afari eskaintza antolatu dute ekimeneko eragile eta herritarrek. Herritarrak deitu dituzte auzolanean parte hartzera, txanda egiteko, desmuntatzea egiteko edo aurreko prestaketetan laguntzeko. Auzolanera batzeko prest daudenek hemen eman behar dute izena.













