‘Trajea’ antzezlana ikusgai izango da ostiralean Ordizian
Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira aktoreak.
Txalo Produkzioak ekoitzitako Trajea antzerki emanaldia ikusgai izango da ostiralean, 20:30ean hasita, Ordiziako Herri Antzokian. Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloko Ordiziako azken antzezlana izango da. Euskaraz da, eta Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira aktoreak.













