Bihar Urbeltzen, Gipuzkoako pilota egokituko txapelketaren partidak
Errenteriako Mindara, Zarautz Kirol Elkartea, Zumaia Pilota Elkartea eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa ordezkatuz, 25 pilotarik hartuko dute parte, adimen desgaitasuna dutenak guztiak. Tenis pilotarekin pala modalitateko partidak izango dira, eta bertan erabakiko dira maiatzaren 16ko finaleko partaideak.
Gipuzkoako pilota egokituko bikotekako 16. txapelketaren bosgarren eta azken jardunaldia jokatuko da bihar Legazpin, Urbeltz pilotalekuan. Tenis pilotarekin pala modalitateko partidak izango dira, eta adimen desgaitasuna duten 25 pilotarik parte hartuko dute, Mindara (Orereta), Zarautz Kirol Elkartea, Zumaia Pilota Elkartea eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa ordezkatuz.
Jardunaldia 09:00etan hasiko da, eta hamahiru partida jokatuko dira guztira, 15 tantora. Legazpin erabakiko da zein bikotek lortuko duten sailkapena maiatzaren 16an Amasan jokatu den finalerako.
Sarrera dohainik izango da.
Kirol inklusiboa
Txapelketa hau Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Lankidetza horri esker, desgaitasuna duten pertsonek pilota egokitua praktikatzeko aukera bermatzen da.
Bi federazioek azpimarratu dute kirol inklusiboaren aldeko konpromisoa: “Pilota egokitua guztiontzat izan behar da, inor atzean utzi gabe. Desgaitasuna duten kirolarien gizarteratzea guztion ardura da”.
Era berean, antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete txapelketarako pilotalekuak utzi dituzten herriei.













