Festen bigarren eguna, mozorrotuta
Lazkaoko Ikastolako ordezkarien pregoiarekin eta txupinazoarekin hasi dira Lazkaoko jaiak. Gaur, Mozorro eguna dute.
Eguraldia lagun, giro ederra izan da Lazkaon.Aimar Maiz. Lazkaotarrak jai giroan murgilduta dira atzoz geroztik, eta gaur mozorroak janzteko eguna da. Irudimen handiko mozorroak ikusi ahal izan dira eguerditik. Donald Trumpek ere bat egin nahi izan du San Prudentzio jaiekin. Eta 1977ko lehenengo Kilometroak jaia ere itzuli da Lazkaora.
Txupinazoa
Herritarrek hala erabakita, atzo 18:30ean, Lazkaoko Ikastolako Irantzu Amundarain eta Xeber Maiza izan ziren pregoia irakurri eta festen hasierako suziria bota zutenak. Amundarainek egindako hitzartzean, “Kilometroak sortu zutenei, lehen urratsa eman zutenei, euskararen eta ikastolen alde amestu eta lanean hasi zirenei” aitortza egin nahi izan zien. “Haiei esker gaude gaur gauden lekuan”.
Era berean, “eskerrik beroenak baita ere ikastolak sortu eta indartu zituztenei. Beraien lanari esker, belaunaldi asko euskaraz ikasi eta euskaraz bizi izan delako”.
Eta azkenik, “nola ez, eskerrik asko Lazkaoko eragile guztiei. Elkarteei, boluntarioei, kirol eta kultur taldeei, merkatariei, familiei, gazteei eta adinekoei. Den-denoi mila esker. Zuek gabe, eta elkarlanari esker, indartsuagoak gara”.
Argazkiak: Aimar Maiz eta Loinaz Agirre.













