Jokin Uribetxeberriari, legazpiarren agur beroa
Martxoaren 7an Korostira bidean hil zen Jokin Uribetxeberriari omenaldia egin diote gaur eguerdian Legazpin.
Toparekin amaitu da herri omenaldia.Loinaz Agirre. Legazpiko plaza jendez bete-betea zela, herri omenaldia egin diote gaur goizean martxoaren 7an Korosti mendira bidean hil zen Jokin Uribetxeberriari. I. Gazte Festen barruan antolatuta, Iñigo anaiak gidatu du, irribarreak zein malkoak sortarazi dituen ia ordubeteko ekitaldia. Jokinen familiarekin batera, txalapartariek, Haztegi ikastolakoek, kuadrillakoek, herriko korrikalariek eta Alpino Uzturre taldeko korrikalariek hartu dute hitza, argazkiz eta bideoez lagunduta.
Ekitaldiaren amaieran, Jokin musikariz mozorrotuta, gitarra lagun zuela, Niko Etxarten Euskal rock&roll abestuz ageri zen bideoa jarri dute. Bertataratukoen txaloen erritmoan, topa eginez amaitu da ekitaldia.

Plaza bete jende izan da Jokin Uribetxeberriaren omenaldian.Loinaz Agirre.













