Artisau azoka egin dute Lazkaon
Denetariko postuak jarri dituzte: bitxiak, poltsak, arropa, gozoak eta bestelako produktuak. Arratsaldean ere kirolaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da.
San Prudentzio festa bete-betean daude lazkaotarrak. Atzoko mozorro egunaren ondoren, gaurkoa egun lasaiagoa izango da herrian, baina ez, inondik inora, aspertzeko modukoa. Goizetik hasita, askotariko ekintzak antolatu dituzte.
Eguna hasteko, dozena bat postu jarri dituzte Hirigoien kale aurrean. Bertan, denetariko produktuak ikusteko eta erosteko aukera izan da: bitxiak, poltsak, arropa, gozoak eta bestelako produktuak. Horiez gain, haurrentzako kandelak egiteko tailer bat ere antolatu dute.
Goizeko beste ekintza batzuen artean, ibilaldi neurtua 10:00etan eta 12:00etan Suthai batukada daude. Arratsaldean ere egongo da zer egin eta zer ikusi: 17:00etan pilota elkarteen arteko txapelketa; 17:30ean DJ Kaktus, eta 19:00etan Eath Song taldearen kontzertua.













