San Prudentzioak indar betean dira Lazkaon
Arratsaldean, pilota txapelketa, DJ Kaktus eta Earth Song taldea izan dira protagonistak.
Goizeko giro paregabearen ostean, arratsaldean ere jai giroa nagusitu da Lazkaon. Alde batetik, kirolaz gozatzeko aukera izan da, pilota elkarteen arteko txapelketarekin. Joxemiel Barandiaran kiroldegian egin dute, 17:00etatik aurrera.
17:30ean, berriz, etxeko txikienen txanda izan da. DJ Kaktusek ikuskizuna eskaini du Lazkao Txiki plazan. Kantuan eta dantzan aritu dira adin desberdinetako umeak, eguraldi bikaina lagun zutela.
Eguna amaitzeko, Earth Song taldeak kontzertua eskaini du Lazkaoko plazan.
Lehen asteburuaren segida
Oraindik ere San Prudentzio jaietako aste luzea daukate aurretik lazkaotarrek. Bihar, musika izango da protagonista: 18:30ean bezperak izango dira, eta jarraian Kantaka abesbatzaren kontzertua, San Prudentzio ermitan. Plazan, berriz, talde desberdinak ariko dira:
18:30 Erdoyk P
19:15 Metodo Ripley
20:30 The Soulanders
22:30 Rhythmic Disorder (Liveset / techno)
Jarraian gaurko arratsaldea borobiltzen dituzten argazkiak:













