Giro bikaina izan da Aramako Udaberriko azokan
Aramako eta inguruko herrietako 24 sortzailek sortzailek jarri dituzte postuak. Gaztaintxota Kultur Elkarteak antolatu du aurten ere.
Jendez eta bizitasunez bete da goiz eta eguerdi partean Aramako herrigunea. Iazko arrakastaren ondotik, aurten ere Udaberriko azoka egin dute, Gaztaintxota Kultur Elkarteak antolatuta.
Aramako eta inguruko herrietako 24 sortzailek sortzailek jarri dituzte postuak. Herritar sortzaileen presentzia ere nabarmena izan da, bost posturekin: Alaine Goikoetxea (Eskuz Lan), Manu Unanue, Waqar Ahmed (Biona Landareak), Valentina Yañez (Cinnamon) eta Ana Gorostizu bera (Mairi Kosmetika naturala).
Eguraldi paregabea egin du eta giro aparta izan da.













