Heriotzaz hausnartuko dute Arranoko pote filosofikoan
18:30ean elkartuko dira bihar Arrano tabernan. Intza Iturrioz izango da gonbidatua.
Pote filosofikoa iazko martxoan, Arrano tabernan.Potefilosofikoak Arrano Kulturak eta Agora Filosofia Elkarteak antolatuta, pote filosofikoa izango da asteartean, apirilaren 28an, Arrano tabernan, 18:30etik aurrera. Heriotzaz ariko dira. Intza Iturrioz izango da gonbidatua. Iturriozen azalpenaren ondotik, taldeka hitz egingo dute gaiaren inguruan. Arrano Kulturak herritarrak animatu ditu parte hartzera: “Gutxitan lantzen dugun gaiaz hausnartzeko eta elkarrekin partekatzeko aukera ederra izango da”.













