Ibilgailuen zirkulazioa itxiko dute bihar Ataun San Gregorion
Etxetxiki etxetik Sutegi taberna parera errepideko zorua konpontzen ariko dira egun osoan.
Zorua konponduko duten errepide zatia.Hitza Ataungo GI-2120 errepidean, San Gregorio auzoan, ibilgailuen zirkulazioa moztuko dute bihar, astearte, errepidearen zoruan birgaitze lanak egin beharko dituztelako.
Zehazki, 09:00etatik 18:00etara, itxita egongo da zirkulazioa bi noranzkoetan 57,250 kilometro puntutik (Etxetxiki baserria) 57,360 kilometro puntura (Sutegi kafetegia). Mozketak ez du eraginik izango GI-2120 errepidearen eta Lauztierreka bidearen arteko bidegurutzean.
Tarte horretatik igaro behar duen trafikoa GI-3151 errepidetik desbideratuko da, Aia eta Urkillaga auzoetara. Era berean, San Martin, San Gregorio eta Ergoiena auzoen arteko joan-etorriak egiteko ere bide hori erabili beharko da, bi noranzkoetan.
Lanak amaitzean, behin-behineko seinaleak kendu eta ohiko zirkulazioa berrezarriko da.













