Kepa Ormazabalek irabazi du Valladolideko Klasikoa
BBK-Euskadi taldeko txirrindulari gabiriarra ihes eginda iritsi da helmugara.
Kepa Ormazabal Valladolideko Klasikoko helmugan besoak jasotzen. Sprint Cycling Kepa Ormazabal txirrindulari gabiriarrak irabazi du Valladolideko Klasikoa, ihesean. Atzo jokatu zen Espainiako Kopa proba, 158 kilometro ibilbidekoa eta zazpi mendaterekin. Ormazabal ihes eginda iritsi da helmugara eta garaipenarekin gozatzeko aukera izan zuen. Taldekako garaipena ere BBK-Euskadi taldearentzat izan da.
Mikel Gaztañaga BBK-Euskadi taldeko kirol zuzendariak honako adierazpenak egin ditu taldeak asteburuak lortutako emaitzen harira: “Hau da asteburu hau! Oso ausartak izan gara asteburu osoan eta garaipenak jaso dituzte ordainetan. Valladoliden oso adi egon gara hasieratik, eta amaieran mugitzen jakin dugu. Hanka onak genituen eta horrela erakutsi du Kepak helmugan. Natxituan, Marcok bere sasoi ona eta igotzaile bikaina dela erakutsi du, Lazkaon lortutako garaipena errepikatuz. Oro har, oso indartsu gaude. Une hau aprobetxatu behar dugu. Legazpi eta Balentziaga denboraldiko hitzordu nagusietako bi dira eta ezin hobeto iritsiko gara”.

Taldeko sailkapena ere BBK-Euskadi taldearentzat izan da.Sprint Cycling













