Lizarrustiko aterpetxea irekiko dute ostegunean
Bi urtez itxita egon da, eta denbora tarte horretan zenbait konponketa egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Lizarrustiko aterpe eta parketxea, iazko otsaileko argazki batean. Izaro Villarreal Bi urtean itxita egon ondoren, Lizarrustiko aterpetxea berriro zabalik izango da ostegunetik aurrera, hilak 30. Denbora bitarte horretan zenbait konponketa egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Ataungo eraikinean: hezetasun eta isolamendu arazoak konpondu, energia hornidura berritu…
Irekiera ospatzeko, ostegunean 13:00etatik 14:00etara inaugurazio-ekitaldia egingo dute eta 14:00etatik aurrera hasiko dira zerbitzua ematen maizter berriak.
Egutegia eta ordutegiak
Honako egutegia eta ordutegiak izango ditu Lizarrustiko aterpetxeak.
- Maiatza: Astelehenetik igandera (09:30-16:00). Afariak: 19:00-20:30
- Ekaina: Astelehenetik igandera (09:00-16:00). Afariak: 19:30-20:30
- Uztaila eta abuztua: Goizez (09:30-16:00) eta arratsaldez (17:30-21:00)
- Iraila: Astelehenetik igandera (09:30-16:00)
- Urria: Asteartetik igandera (09:30-16:00)
- Azaroa: Asteazkenetik igandera (10:00-16:00). Astelehenetan eta astearteetan, itxita.
- *Oporrak: Abenduaren 15etik urtarrilaren 15era
Parketxea, iazko otsailean
Lizarrustiko Parketxeak bere kultur paisaien edertasunari eta aberastasunari buruzko ikuspegia ematen duen erakusketa berritu batekin ireki zituen aterak iazko otsailean. Birgaitze lanak egiteko urtebetez egon zen itxita.













