TAOko 1 sektoreko egoiliarrek 2 sektorean aparkatu ahal izango dute jaiak direla eta
Gipuzkoa Plaza libratu bitartean aparkatu ahal izango dute beste sektorean. Maiatzaren 16, 18, 19 eta 23an TAO zerbitzua bertan behera geratuko da.
TAO makina bat Oriamendi kalean, 1 eta 2 sektoreak banatzen diren eremuan.Laida Goiburu Udalak jakitera eman du TAOko 1 sektoreko egoiliarrek 2 sektorean aparkatu ahal izango dutela Loinatz jaiak direla eta, Gipuzkoa Plaza libratu bitartean. Festak direla eta plaza horretan barrakak jartzen dituztenez, egoiliar txartela duten 1 sektoreko egoiliarrek 2 sektoreko egoiliar guneetan eta gune urdinetan aparkatu ahal izango dituzte euren ibilgailuak.
Jaiak iraun bitartean eta barrakak Gipuzkoa Plazan dauden bitartean iraungo du egoera horrek. Maiatzaren 16, 18, 19 eta 23an TAO zerbitzua bertan behera geratuko da.













