Azoka

Urretxuko lore azokaren 20. edizioa egingo dute igandean Gernikako Arbola plazan

Bederatzi postu izango dira, eta tartean lore lehorren tailerra ere bai.

Igandean, 09:00etatik 14:00etara, Urretxuko lore eta landare azokaren 20. edizioa egingo dute Gernikako Arbola plazan. Bederatzi postu izango dira: Rosa Mari Esteban (Lasarte), Azantza Mintegia (Zaldibia), Islaya (Pasai San Pedro), Zunoyar (Oiartzun), Mintaka (Oiartzun), Murueta (Murueta), Basalar (Atxondo), Estela (Bilbo) eta Fermin Goenaga (Zumarraga). Horrez gain, 11:00etan lore lehorrekin eskulanak egiten irakatsiko diete bertaratzen diren guztiei. Azokaren helburua, lore zaletasuna eta Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatzen duten balkoi, leiho eta baserri sarrera lehiaketa sustatzea da. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa