San Prudentzio eguna ari dira ospatzen Lazkaon
Egun osoan zehar ekintza desberdinak egiten ari dira lazkaotarrak.
Agintarien soka dantza.Manex Usarralde Goiz goizetik ekintza desberdinak egiten ari dira Lazkaon, San Prudentzio eguna dela eta. Azken urteetan galdutako prozesioa berreskuratu dute, LAPKE pilota elkartekoek erakustaldia egin dute, Lazkao Txiki musika eskolako trikitilarien saioa egon da, eta udaletxeko agintariek urteroko soka dantza egin dute. Udaletxeko egitarauan ekimen gehiago gelditzen dira. Hala ere, Lazkaoko beste bi txosnetan ere beste ekintza batzuk egiten ari dira.
Lazkaoko Txosnentan tortila lehiaketa egon da, 17:00. Eta Lazkaoko ikastolarekin Kilometroak-eko poteoa antolatu dute, 19:00etan.
Lazkaoko Mugimendu Sozialistaren txosnan sortzaileen azoka eta Asier K eta Manex Astigarragaren bakarrizketa dago.













