Ane Zubeldia 2024ko Igartza bekaren irabazleak 'Datorren udan ez gara hemen biziko' kaleratu du
Iaz, bertan behera utzi zuen Igartza beka Elkarrek, 2025eko edizioan bekaren irabazle izandako Saioa Alkaizak CAFek Jerusalemgo proiektuan duen inplikazioa salatu eta bekari uko egin ondoren.
Ane Zubeldia Magriña hondarribiarrak Datorren udan ez gara hemen biziko ipuin bilduma argitaratu du. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteei laguntzeko iaz arte antolatzen zuten Igartza beka irabazi zuen Zubeldiak 2024an izen bereko narrazio proiektuarekin, eta gaur aurkeztu du prentsaren aurrean liburua Donostian, Elkarren dendan. Leire Artola Beasaingo alkatea ere izan da aurkezpenean.
Iaz, bertan behera utzi zuen Igartza beka Elkarrek, 2025eko edizioan bekaren irabazle izandako Saioa Alkaizak CAFek Jerusalemgo proiektuan duen inplikazioa salatu eta bekari uko egin ondoren. Bekak bertan behera jarraitzen du gaur-gaurkoz, eta Beasaingo Udalak esan duenez, oraingoz ez dago berririk horren inguruan.













