CAF Taldeak, Solarisen bidez, bi kontratu lortu ditu Suedian
Bi kontratuak batuta, bolumena 125 milioi eurotik gorakoa da. Guztira 204 autobus elektriko hornituko ditu herrialde horretarako.
CAF-Solarisen autobus bat, Donostian.Lukasz Bera CAF Taldeak, Solaris autobusen filialaren bidez, bi kontratu lortu ditu Suedian. Nobina eta VR Sverige operadoreekin hitzarmen bana adostu du, guztira 204 autobus elektriko hornitzeko. Bi kontratuak batuta, bolumena 125 milioi eurotik gorakoa da.
Batetik, Nobina operadoreak Solarisen Urbino 15 LE 103 autobus elektriko jasoko ditu. Zero emisioko ibilgailuak dira eta Stockholmen, Göteborgen eta Skånen egongo dira funtzionamenduan. 2027. urtearen erdialdean hasiko dira entregak egiten.
2014tik, Solarisek 201 autobus elektriko entregatu dizkio Nobina operadoreari, eta 2026tik 2027ra bitartean, indarrean dauden kontratuen bidez guztira 320 ibilgailu elektriko hornitzea aurreikusten du CAF Taldeak.
Bestetik, Suediako VR Sverige garraio-enpresak 101 autobus elektriko erostea erabaki du. Orain gutxi, beste 81 autobus elektriko hornitzeko kontratua sinatu zuten bi aldeek. 101 autobuseko azken eskariak Urbino 9 LE modeloko bost autobus elektriko, trakzio modularra duten Urbino 12 modeloko 47 autobus elektriko, Urbino 15 LE modeloko 22 autobus elektriko eta trakzio modularra duten Urbino 18 modeloko 27 autobus elektriko biltzen ditu. Stockholm hirian bidaiarientzako zerbitzua eskainiko dute guztiek.













