
Jose Antonio Irastortza 'Furriela' 40 urtez Enirio-Aralar mankomunitateko mendizain izandakoak bota du larre irekierari hasiera emateko suziria Larraitzen. Bederatzi hilabeteko larre aldiaz goza dezakete abereek mendian.

Caja Ruraleko txirrindularia ihes eginda iritsi da Legazpiko helmugara.

Parte hartu duten hamahiru bikoteen artean onentzat izendatu dute epaileek. Hirugarren partaidetza zuten.

"Enplegua, zaintza lanak eta ondasuna banatzeko politikak" behar direla nabarmendu sindikatu abertzaleak. Langileen Eguneko manifestazioak eskualdeka deitu ditu aurten 'Langileok eragin!' lemapean.

Segura-Zerain mendi lasterketak emango dio hasiera, igandean. Maiatza guztian zehar luzatuko dira ekintzak Kulturaldiaren baitan.

Maiatzaren 2ko gauean aterako da kalera, 700dik gora partaiderekin. Eguraldi txarrerako plan alternatiboa prestatuta dago. Azken urteetako antolatzaileek utzi egingo dute lana ondoren, eta beste talde bati pasako diote erreleboa.

Probintzi eta Herri Mailako Bola Txapelketa jokatu da Danantzako herri bolatokian. 38 bolarik hartu dute parte, horietatik lau emakumezkoak.

Santikutzak Legazpin, Itsasondoko Urkian eta Olaberriko Ihurren, 28. Gazta Azoka Idiazabalen, Lore eta landare azokak Beasainen eta Urretxun, Aralarko larreen irekiera festa, Gure Zirkua Olaberrian... Ikus agenda albistean.