Azintzio Jaietarako herri otorduetarako tikeak salgai
Ezkizun, jubilatunean, udaletxean eta liburutegian daude asteazkeneko afarirako zein ostiraleko bazkarirako tikeak eskuragai.
Azintzio jaietan egingo diren otordu herrikoietarako tikeak salgai daude dagoeneko. Igandea, maiatzaren 10a, izango da horiek eskuratzeko azken eguna. Ezkizun, jubilatunean, udaletxean eta liburutegian eskuratu ahal izango dira. Herriko jaiak maiatzaren 13an hasi eta 17an bukatuko dira.
Asteazkenarekin batera, Azintzio egunaren bezperan egingo den afarirako tikeak 15 euro balioko du eta menu itxia izango du: txorizo egosia, patea eta enbutidoa, txerri kostilla letxuga eta patatekin, eta postrea. Ostiraleko bazkarirako, aldiz, zer jan aukeratu ahal izango da marmitakoaren osterako: arkumea (40 euro) edo oilaskoa (30 euro). Postrea, edaria eta kafea ere sartuko dira prezioaren barruan.













