Errigorako produktuen banaketa ostegun, ostiral eta larunbatean
Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 19:30era egongo dira produktuak banatzen, eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara.
Errigoraren udaberriko kanpaina prestatzen.Errigora Errigorako udaberriko kanpainako produktuak banatuko dituzte aste honetan Beasaingo Herri Dendan (Kale Nagusian, Arrano tabernaren ondoan). Ostegunean –maiatzak 7– eta ostiralean –maiatzak 8– 17:00etatik 19:30era egongo dira produktuak banatzen, eta larunbatean –maiatzak 9– 10:00etatik 13:00etara.
Banaketaz arduratzen direnek azpimarratu dute eskaera egin duten guztientzat garrantzitsua dela zehaztutako egun eta ordutegi horietan jasotzea produktuak, Loinatz jaiak iristear direlako eta Herri Dendan ez delako lekurik izango produktuak egun gehiagoz gordetzeko. Horregatik, banaketa egunak errespetatzeko eskatu diete eskaera egin dutenei.
Kale Nagusian autoz produktuak kargatzera sartzeko baimena Beasaingo Udaltzaingora deituta lortu daitekeela gogoratu dute.













