Giro ederra Beasaingo I. Lore eta Landareen Azokan
Herritarrak loreen postu baten bueltan, larunbatean. Beasaingo Udala Udalak Dekolore elkartearekin lankidetzan antolatuta, I. Lore eta Landareen Azoka egin da joan den larunbatean, maiatzaren 2an, Erauskin plaza inguruan. Giro ederrean eta eguraldia lagun, lore eta landare naturalak, kaktusak, fruta-arbolak, zuhaixkak, landare aromatikoak, barruko landareak, moztutako loreak, krasak, haziak edota lore lehorrekin egindako artisau produktuak ezagutu eta erosteko aukera izan dute inguratu direnek.













