Ormaiztegiko Udalak argiztapen berria jarri du bidegorrian
14 eguzki-farola jarri dituzte Irai-Errekako biribilgunetik herrigunera arteko bidegorri zatian.
Ormaiztegiko Udalak argiztapen berria jarri du bere titulartasuneko bidegorriaren eremuan. Farola berriak Irai-Errotako biribilgunetik herrigunera doan 400 metro inguruko bide zatian jarri dituzte. Guztira 14 eguzki-farola jarri dira argiztapenik gabe geratzen zen tartea estaltzeko. Gainera margotu eta informazio-seinaleak jarri dira tartearen hasieran, bi noranzkoetan. Aurrekontua, guztira, 41.590 eurokoa izan da.
Ormaiztegiko biribilgunearen eta Beasaingo mugaren arteko 345 metroko tartean eguzki-farolak jartzea adostu zuen udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin. Sail honek konpromisoa hartu zuen dagoeneko amaitu den proiektu exekutiboa 2025ean idazteko eta 2026ko uda aldera gauzatzeko.
Horrela, udalak eta aldundiak lanak amaitu ondoren, Ormaiztegi eta Beasain arteko bidegorria argiztatuta egongo da ibilbide osoan.













