Xabier Berasategi podiumetik lau segundora geratu da Portugalen
Olaberriko txirrindulariak laugarren sailkatu da Anicolor Sari Nagusian, eta erregulartasunaren saria irabazi du.
Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarrak Erregulartasunaren Saria irabazi du Anicolor Sari Nagusian, Portugalean. Euskaltel-Euskadi Euskalte-Euskadiko Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarra podiumetik lau segundora geratu da Anicolor Sari Nagusian, Portugalen. Lehen etapan bigarren sailkatu zen, bigarrenean bosgarren eta hirugarrenean laugarren, eta postu horiei esker erregulartasun saria irabazi du.
Taldeko arduradunek adierazi dutenez, itzuliak azken egunean egin dio ihes euskal taldeari. Alexis Guerin frantziarrak (Anicolor) eta Javier Jamaica kolonbiarrak (Nu) erakustaldia egin zuten atzoko etapa nagusian, eta minutu eta erdiko aldearekin iritsi ziren helmugara.

Unai Aznar, Xabier Berasategi, Jonathan Lastra, Gotzon Martin, Louis Sutton eta Danny van der Tuuk izan dira sei txirrindulari laranjak Portugalen.Euskaltel-Euskadi













