Zarata murrizteko pantaila akustikoak jarriko dituzte Joseba Rezola kalean
Hainbat fasetan gauzatuko dira eta gauez ere egingo dira instalazio lanak.
ADIFek trenek sortzen duten zarata murrizteko pantaila akustikoak jarriko ditu Ordiziako Joseba Rezola kalean. Fase ezberdinetan egituratuko dira instalazio lanak, eta zenbait kasutan, gauez egingo direla azaldu du ADIFek, tren zerbitzua ez eteteko helburuarekin; izan ere, trenbidearen ezaugarriek ez dute ahalbidetzen lanak eta tren zirkulazioa aldi berean egitea.
Ekimen hau ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoan martxan duen zarataren aurkako ekintza-planaren barruan kokatzen da.













