Atsedenen egoitzan taberna irekiko dute bihar
Atseden jubilatu elkartearen egoitza, Seguran. Loinaz Agirre Segurako Atseden jubilatuen elkarteak taberna irekiko du bihar, 9:00etan elkartearen egoitzan. Herritarrei irekitako inaugurazio ofiziala, 19:00etan izango da eta pintxo poteoa izango da gerturatzen den guztiarentzat. 16:30ean bingoa ere izango da, ohi bezala.













