Gaintzako GI-4371 errepidea astebetez itxiko dute
Hondoratze bat konpontzeko lanak egiten hasiko dira gaur.
Aranburu baserrira joateko bideguruatzean hasten da GI-4317 errepidea.Hitza Gipuzkoako Foru Aldundiak konponketak egingo ditu GI-4371 errepidean, 0+595 KP parean, Gaintzan, galtzadan hondoratze puntual bat atzeman ondoren. Jardueraren helburua da segurtasun-baldintzak berrezartzea eta bidearen egonkortasuna bermatzea direla adierazi du aldundiak.
Lanak bermeekin egin ahal izateko, errepidea erabat moztu beharko dute bi noranzkoetan, eta eragindako zatia erabat itxita geratuko da zirkulaziorako.
Lanak egiteko aurreikusitako epea zazpi egunekoa da, eta, beraz, errepidea itxita egongo da gaurtik maiatzaren 14ra arte.
Aldi horretan, trafikoa barreiatuko udal-errepidetik desbideratuko da, eta, horri esker, zonaldeak komunikatuta jarraituko du.













