Lazkaomendiko IV. Mus Txapelketa jokatu zen joan den larunbatean
Jon Ander Palacio eta Pako Torne bilbotarrek irabazi zuten. Guztira, 65 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
Lazkaomendiko Mus Txapelketako sarituak.Goierriko Hitza Lazkaomendiko IX Mus Txapelketa jokatu zen Lartxai Elkartean larunbatean, maiatzaren 2an, eta 65 bikotek parte hartu zuten.
Jon Ander Palacio eta Pako Torne bilbotarrek irabazi zuten txapela eta 1000 euroko saria. Aitor Makazaga usurbildarra eta Juantxo Iraola zizurkildarra txapeldunorde gelditu ziren, eta 500 euroko saria jaso zuten. Hirugarren Aitor Maiz eta Xabier Garmendia lazkaotarrek egin zuten, eta 200 euroko saria jaso zuten. Laugarren postuan, berriz, Aritz Aranburu eta Erramun Arrizabala ordiziarrak geratu ziren, eta Goierriko Nekazal Kooperatibako bi saskirekin saritu zituzten.













