Maddi Aiestaran beasaindarrak irabazi du Florentino Goiburu bertso paper lehiaketa
Sari banaketa ekitaldia ostiral iluntzean izango da, 20:30ean Idiazabalgo Atxurbide elkartean.
Maddi Aiestaran bertsolari beasaindarra. Hitza Sari banaketa ekitaldia ostiralerako iragarri badute ere, Idiazabalgo bertso taldeak eman ditu jakitera III. Florentino Goiburu bertso paper lehiaketako irabazleen izenak.
Lehenengo saria Maddi Aiestaran Iparragirre beasaindarrarentzat izango da, Gure denbora lanagatik. Bigarren saria Iñigo Legorburu Arregirentzat (Errenteria) Mixel Aire, mendian gora lanagatik. Bera izan zen, 2024an irabazlea. Urko Egaña Calderonentzat (Azpeitia) izango da hirugarren saria, Zergatik joan lanagatik.
Gazteen mailan Mara Orbe Alcalde Bilbotarra izan da saritua, Aitite eta amama lanarekin.
Guztira bederatzi lan ezberdin aurkeztu dira hirugarren edizio honetara eta epaimahaiko kideek adierazi dutenez, batez besteko mailak “gora” egin du. Sari banaketa ekitaldia ostiral iluntzean izango da, 20:30ean Idiazabalgo Atxurbide elkartean.













