Mendiko bizikleta irteera antolatu du larunbaterako Beasaingo Asanblada Feministak
10:00etan Erauskin plazan egin dute hitzordua. Norberak bere bizikleta eraman behar du.
Ikuspegia Beasainmenditik.Mikel Albisu Beasaingo Asanblada Feministak Udaberriko Agenda prestatu du, Saretu, ahaldundu, borrokatu, gorputzetik eta naturatik gozamenera! lelopean. Bi ekintza antolatu dituzte, eta lehena larunbatean da, maiatzaren 9an: mendiko bizikleta irteera.
10:00etan Erauskin plaza egin dute hitzordua. Maila guztientzat irekia da, baina norberak bere bizikleta eraman behar du. Beasainmendi eta Sagastiguti inguruan egingo dute ibilbidea, errepidetik hasi eta lau baserritara igota. Menditik jaistean herrian bazkalduko dute elkarrekin.
Bigarren ekintza ekainaren 6an izango da: mendi irteera Esparrura. 10:00etan Igartzan edo 11:00etan Olaberriko plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta Esparrutik jaistean Zezilioenean pote bat hartuko dute.
“Aske sentitzeko eta naturaz gozatzeko espazio segurua” izango dela azaldu du taldeak, “autonomia eta mendiko gaitasunak elkarrekin lantzeko”.
Euria egiten badu, larunbat honetako irteera atzeratu egingo dute.













