Sarastarrira mendi irteera antolatu du iganderako Aizkorrik
Juanito Cia oroitzeko ekitaldia izango da.
Sarastarriko gaina. Hitza Aizkorri Mendizale Elkarteak Sarastarrira mendi irteera (Juanito Cia Memoriala) antolatu du iganderako. 08:00etan egin dute hitzordua, Gipuzkoa plazan. Izen-ematea bihar 19:00etatik 20:00etara elkartean egin daiteke, edo mendia@aizkorrime.eus helbidean eta 616 310 535 zenbakian.













