Seme-alaben pantailen erabilera kudeatzeko hitzaldia
Telmo Lazkanok gidatuko du Ataungo udaletxean egingo den saioa.
Pantailen erabilera, sare sozialak, bideo-jokoak eta adimen artifiziala… gure seme-alabak? hitzaldia egingo du Telmo Lazkanok, udaletxean, gaur, 18:00etan. Saioa 10-16 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago. «Prebentzioa eta orientazioa garaiz lantzea giltzarria» dela dio Lazkanok. Mugak borrokarik gabe jartzen erakutsiko du.













