Tartaloetxek ‘Txanbero’ omenduko du ostiralean
Bizi zen artean «herrigintzan egindako lana eskertzeko» antolatu dute ekitaldia.
Jose Ramon Agirre 'Txanbero' zegamarra, lekukoarekin, 2017ko Korrikan. Arkaitz Apalategi Pasa den otsailaren 7an zendu zen Jose Ramon Agirre Txanberori omenaldia egingo diote ostiral honetan, maiatzak 8, 19:00etan Zegamako plazan, Tartaloetxe elkarteak antolatuta. Bizi zen artean «herrigintzan egindako lana eskertzeko» egingo diote esker oneko ekitaldia Tartaloetxeko bazkide eta herritarrek. Zegamako ikastolaren sorreran ezinbesteko pertsona izan zen Agirre eta nabarmentzekoa izan da euskalgintzaren alde egin zuen lan eskerga ere.














