Uztailaren 4an izango da X. Ordiziako Mitina
Berrikuntzak izango ditu aurtengo edizioak: nazioarteko atletak parez pare ikusi eta animatu ahal izango dira, ipiniko duten harmaila osagarri batetik.
Ordiziako IX. Atletismo mitineko irudi bat. Iñaki Gurrutxaga Altamirak eztanda egingo du datorren uztailaren 4an, beste behin ospatuko den X. Ordizia atletismo meeting-ean. Goi-mailako atletismoaren erreferente gisa finkatu da Jose Andonio Peñaren omenezko ekitaldi hau Euskal Herrian, nazioarteko goi mailako atletak erakarriz eta urtez urte errekorrak gaindituta.
Hasi dute atzera kontua, eta dagoeneko iragarri dituzte zenbait berrikuntza. Egun horretan Ordiziara gerturatzen diren nazioarteko atletak parez pare ikusi eta animatzeko aukera izango da aurtengo edizioan, eta harmaila osagarri bat ere ipiniko dute ikusle gehiago hartu ahal izateko. Proba ezberdinak jokatuko dira.













