Doinua musika eskolak ireki du matrikula
Instrumentu aukera zabala eskaintzen du, 4 urtetik gorako edozein herritarri zuzenduta. Epea hilaren 18an amaituko da.
Doinuako ikasle batzuk, musika eskolan bertan egindako emanaldi batean.Doinua Musika Eskola Legazpiko Doinua Musika eskolak matrikulazio ireki du ikasturte berrirako matrikulazioa. Izena emateko epea maiatzaren 18ra arte dago zabalik.
Musika eskaintza 4 urtetik hasita, mugarik gabeko adineko jendearentzat da. Ohiko musika hezkuntzaz gain, instrumentuen aukera zabala, eta euskal folklorea sustatzeko tailer korala ere eskaintzen ditu Doinuak.
Instrumentuei dagokienez, pianoa, eskusoinua, txistua, saxofoia, biolina, tronpeta, tuba, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, klarinetea, dultzaina, bonbardinoa, perkusioa, tronboia, zeharkako flauta, trikitia eta panderoa jotzen ikas daiteke musika eskolan. Ahots teknika ere eskaintzen dute.
Ikasleek, gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dute eskolaren baitan osatutako konbo taldeetan, baita banda txikian edo banda gaztean ere. Publikoaren aurrean emanaldiak ere egiten dituzte.
Informazio gehiagorako 688 674 843 zenbakira deitu daiteke, edo musikaeskola@doinua.eus helbidera mezu bat bidali. Izena eskolan bertan eman daiteke, edo internetez: https://doinua.inika.net/preinscripcion#/













