Artisau garagardoaren plaza
Gasteizko Garagart garagardoak irabazi du IX. Artisau Garagardo Lehiaketa. Bigarren Tolosako Iparra sailkatu da, eta hirugarren Gasteizko Scimmia.
IX. Artisau Garagardo Azokako epaimahaia, gaur eguerdian, Ordiziako Plaza Nagusian. Iñaki Gurrutxaga Emaneurre taldeak antolatutako Euskal Herriko artisau garagardo azoka egiten ari dira gaur Ordizian, bederatzigarrenez. Aurreko eguneko dastaketen ondoren, gaur azoka eta lehiaketa egin dituzte Plaza Nagusian. Hamalau ekoizleren garagardoak dastatzeko aukera izan da: Basabe (Legorreta), Kaneta (Hendaia), Baobeer (Elgeta), Iparra (Tolosa), Gross (Donostia), Atala (Burlata), Scimmia (Gasteiz), Garagart (Gasteiz), Brewewry land (Zumaia), Versum (Irun), Gerrigardo (Eskoriatza), Tensina (Jaka), Blas tito (Gorliz) eta Zampano (Aizarnazabal). Epaile lanetan Mikel Olabe, Leire Arandia, Jon Villar, Bergara, Asegi eta Josu aritu dira.
Ordubiak aldera eman dute ebazpena, eta lehen saria Gasteizko Garagart-ek jaso du, bigarrena Tolosako Iparrak eta hirugarren ere Gasteizera joan da, Scimmiarentzat. Etxeko txikienek ere izango dute zer ikusi.Pontx pailazoak haurrei zein familiei zuzendutako ikuskizuna egin du.
Festa arratsalde-iluntzean
Azoka 17:00etan ireki dute atzera, eta Broken Brothers Brass Band-ek eta Joseto Ta Alaiak elektrotxarangak jarri dute musika giroa. Gauean zozketa (23:00), Toka txapelketa (23:15) eta Espuela (23:45) izango dute, eta gauerdian itxiko dute azoka.
Garagardoaz gain, jatekoa ere badago: txerria burruntzian, kroketak, Lazkaoko taloak, Dona doni izozki artisauak eta Artzabaltzako ogi artisaua.












