Festetan dira Ezkion
Sanmigel festetako larunbata dute ezkiotarrek. Goizean dantza erakustaldia eta toka txapelketa izan dituzte, eta ondoren herri bazkaria.
Aurten entseguetarako elkartu den herritar talde batek dantza erakustaldia egin du eguerdian Ezkion.Iñaki Gurrutxaga San Migel egunez, atzo goizean botatako txupinazoarekin hasi zituzten festak Ezkion. Egun guztiko egitarau betearen ondoren, bertso afari batekin bukatu zuten eguna.
Gaurko eguna Igartubeitin egin duten foto-plegu tailerrarekin hasi dute, eta eguerdian ekin dio festari berriz herri kaskoa. Aurten entseguetara elkartu den herritar talde batek dantza erakustaldia egin du, eta ondoren toka txapelketa jokatu dute. Herri bazkarirako eseri dira ondoren frontoian. Arratsaldean erromeria dute, eta gauean Xaiborren disko festa.
Bihar dute azken eguna. Meza ondoren, umeen lasterketa jokatuko da, eta jarraian Izazpiko igoera. Arratsaldean herri kirolak izango dira, eta festak bukatzeko barrikotea eta erromeria giroa.












