Dantzari Txiki egunak ospatu dituzte Zumarragan eta Beasainen
Giro ederrean aritu dira haur eta gazteak, ilusioz eta gogoz dantzan, bi herrietako kaleak giro bikainaz betez.
Zumarragako Euskadi plaza egin dituzte azken dantzak. Dantzari Txikien denboraldi bete-betean gaude, eta gaur Zumarraga eta Beasainen txanda izan da. Giro ederrean aritu dira haur eta gazteak, ilusioz eta gogoz dantzan, bi herrietako kaleak giro bikainaz betez.
Zumarragako dantzari txikia
Irrintzi dantza taldeak antolatuta, Zumarragako ekitaldian ondorengo taldeak elkartu dira: Amaiur (Uharte), Berriztasuna (Portugalete), Jalgi (Zarautz), Lurra (Urretxu), Oinarin (Antzuola), Oin Arin (Lazkao), Oñatz (Oñati), Orbeldi (Usurbil) eta herriko Irrintzi (Urretxu-Zumarraga).
10:45ean egin dute bilkura taldeek, geltokietako plazan, eta 11:30ean abiatu dute desfilea Zumarragako kaleetan zehar. Secundino Esnaola, Elizkale, Eitzaga, Bidezar eta Soraluze auzoak igaro dituzte, Euskadi plazan amaituz. 13:00etan aurreskua eta Ikurrin dantza egin dituzte bertan.
Arratsalden ere izango da zer egin. 16:30ean dantza gidatuak egiteko aukera izango da Kalebarren-Areizaga karpan.
Beasaingo dantzari txikia
Aurtzaka taldeak antolatuta, Beasainen ere Dantzari Txikia egin dute gaur. Denera hamar taldek parte hartu dute: Ostadar (Beasain), Oin Arin (Lazkao), Otsoak (Ataun), Goruntz (Gabiri), Lurra (Urretxu), Amets Bide (Ordizi), Ereintza (Orereta), Txori Txiki (Zumaia), Iztueta (Zaldibi) eta Autzaka taldeek.
10:45ean bildu dira dantzariak Dolarea parkean. Handik, Beasaingo kaleak zeharkatu dituzte, kalejira San Martin plazan amaituz.
Arratsaldean, berriz, Eingo taldearekin dantzaldia egingo da.












