San Migeletako azken eguna, Ezkion
Izazpiko igoera mendi lasterketa eta bertako produktuen azoka egin dituzte goizean. Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia izango da.
Emakumezkoen podiuma. San Migel jaien azkeneko eguna dute gaurkoa Ezkion, eta ohiko moduan, Izazpiko igoera mendi lasterketa egin dute. 11:00etan haurrentzako lasterketak hasi dituzte, eta 12:00etan, helduen txanda izan da. Gizonezkoetan irabazlea Aimar Larrea izan da, 34 minutu eta 17 segundurekin. Emakumezkoetan, berriz, Beatriz Males izan da Izazpira igotzen lehena, 47 minutu eta 50 segundurekin. Aurten ere inork ez du lortu Pello Garin zizurkildarrak 1982an ezarritako 31 minutu eta 26 segundoko marka haustea.
Saikapena:
Gizonezkoak
- Aimar Larrea (0:34:12)
- Xabier Sanchez (0:37:57)
- Jose Talavera (0:38:07)
- Mikel Fernandez (0:38:50)
Lehenengo herritarra: Mikel Fernandez
Emakumezkoak
- Beatriz Males (0:47:50)
- Lucia Urkiola (0:47:51)
- Amaia Garcia (0:53:23)
- Marina Burga (0:55:23)
Lehenengo herritarrak: Aratz Arratibel eta Ane Hurtado
Bertako merkatarien azoka
Lasterketaz gain, aurten lehenengo aldiz, bertako eta inguruko askotariko produktuen azoka antolatuko dute 11:00etatik 14:00etara, eliz aurreko plazan. Alegiko Sindikatoa, Urteaga Urkulegi, Pott Keramika, Isla Bitxiak, Albitxu, Cosmo artisautza, Clara Probanza, Kurkubi, Kiribilak, Hariztizabal, Trapuzko Panpinak, Ehunduz, Araiz Bitxiak, Matina Baranagarrementeria eta Amesgilek hartu dute parte.
Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia izango da, 18:00etatik aurrera, eta behin saioa amaituta, barrikote batekin emango dituzte amaitutzat aurten jaiak.












