Olamendiren azoka, elkartasunez betea
Palestinara dirua bidaltzeko helburuz egin zen ostiral arratsaldean. Herrian arropa premia dutenen aldeko bilketa ere egin zuten hainbat elkartek,
Euriak azken minutuak itsustu zituen arren, arrakasta hutsa izan zen Olamendi eskolak antolatuta joan den ostiral arratsaldean Palestinaren alde egin zen elkartasun azoka. Eskola publikoko ikasleek, irakasleek eta familiek hainbat postu jarri zituzten plazan, gozoak, jostailuak eta liburuak saltzeko, Palestinara bidaltzeko diru biltzeko helburuarekin. Produktu ugariz osatutako saski bat ere zozkatu zuten.
Oraindik ez dute zenbatu bildutako dirua, baina azokaren antolatzaileak oso gustura geratu ziren herritarren erantzunarekin. Behin kontuak eginda, dirua Lortutako dirua Paz con Dignidad elkarteari emango diote, eta honek, Al Awda elkarteari bideratuko dio laguntza, Palestinan erabili dezan.
Azoka solidario hau Buskabaso, Beti Gazte, Lekanazpi, Hotz Legazpi eta Auzoak Bizirik elkarteekin lankidetzan egin zuen Olamendik. Herrian horren premia dutenen artean banatzeko arropa bilketaz arduratu ziren elkarteak, eta horien balorazioa ere oso positiboa da.
ARGAZKIAK: Nagore Belastegi eta Tere Madinabeitia















