Unai Elias xake jokalariak irabazi du irabazi du Udaberriko Opena
Larunbatean Goierri kirol elkarteko xake sailaren Udaberriko Opena jokatu zen. Unai Elias faboritoa nagusitu zen. Bigarren postuan Oier Luqui gaztea sailkatu zen eta hirugarrenean Ketxus Amenabar beteranoa. Sariak Juan Luis Ayuso elkarteko lehendakariak, Anabel Lucena idazkariak eta Miguel Angel Muela Euskadiko Xake Federazioko lehendakariak banatu zituzten. Xake sailaren hurrengo ekitaldia Santa Isabel jaietako txapelketa izango da.














