Haurren marrazki lehiaketa antolatu du Arkatzak larunbaterako
Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Sari banaketa ekitaldia hilaren 25ean egingo dute Kultur Etxea, eta egun horretatik hilaren 29ra arte ikusi ahal izango dira lan guztiak erakusketa aretoan.
Legazpiko Arkatza elkarteak herri mailako 23. marrazki lehiaketa antolatu da larunbaterako, hilak 16. Lehiaketa kalean egingo da, eta herriko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Partaideak 10:00etan agertu beharko dira Kultur Etxera, eta ondoren, 13:00ak arteko denbora izango dute lana egiteko eta entregatzeko.
Hiru mailatan banatuko dira partaideak: A (LH 1 eta 2 mailakoak), B (LH 3 eta 4 mailakoak) eta D (LH 5 eta 6 mailakoak). A eta B mailentzat gaia librea izango da, eta D mailakoei marrazteko gaia jarriko diete lehiaketa hasteko unean bertan. Maila bakoitzeko hiru sari emango dituzte.
Hilaren 25ean, astelehenarekin, sari banaketa ekitaldia egingo du Arkatzak Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Egun berean irekiko dute lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ondoko gelan, eta hilaren 29ra arte egongo da ikusgai.












