Bularren auto-esplorazioa erakusteko saioa Legazpin
Emagin batek emango du Kultur Etxean maiatzaren 27an. Izena eman behar da, Osasun Zentroan. Katxalin elkarteak, Osakidetzak eta udalak antolatu dute.
Bularrak aztertzen erakusteko saio bat egingo dute Legazpin datorren astean, Katxalin elkarteak Osakidetzarekin batera antolatuta, eta udaleko Gizarte Zerbitzuek lagunduta. Hilaren 27an izango da, ostegunarekin, 18:00etan, Kultur Etxean, eta herritar guztiei dago zuzenduta
Alaitz Telleria Osakidetzako emaginak gidatuko du saioa, euskaraz eta gazteleraz. Bertan, bularren auto-miaketa, behaketa eta haztatze teknika bat erakutsiko du. Teknika horrek bularren itxura eta testura normala ezagutzen laguntzen du, aldaketak detektatu ahal izateko. Ez ditu mamografiak eta jarraipen medikoa ordezten, baina erabilgarria izan daiteke azterketen artean alerta seinaleak identifikatzeko.
Izena eman behar da Osasun Zentroan, edo 943 03 52 10 telefono zenbakira deituta.










