Matxi eta Rhusbiñarte areto futbol txapelketako finalean
Astelehenean 11:00etan jokatuko dute finala bi taldeek La Salle ikastetxean.
Rhusbiñarte 2025eko areto futbol txapelketako txapeldunak.Ariane Vierbücher Joan den asteburuan, maiatzaren 9an jokatu zen Beasaingo areto futbol txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida; Zulok lortu du 3. postua, Bombo taldeari irabazita. Horrez gain, parte hartu duten lagun taldeen arteko bazkaria egin zuten, zapia lepoan, eta hori dela eta jai giroa nabaritu zen jada Beasaingo kaleetan. Finala geratzen da txapelketari amaiera emateko. Astelehenean jokatuko da, kuadrillen egunean, Matxi eta Rhusbiñarte taldeen artean. 11:00etan da, La Salle San Jose ikastetxean. Iaz Rhusbiñarte izan zen irabazlea.












