Ampo txapelketako kanporaketak larunbatean, Seguran
Eskuz banakako modalitatean jokatuko dituzte kanporaketak gizonezkoen mailan, 17:00etatik aurrera Baratzen.
Baratze pilotalekua Seguran.Hitza Euskadiko Pilota Federakuntzak eta Ampok antolatutako Euskal Herritik mundura Ampo txapelketaren baitako kanporaketa jokatuko da larunbatean Segurako Baratze pilotalekuan. Txapelketa hau Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren barruan kokatu dute, urrian Argentinan (Hego Amerika) jokatuko den Munduko Txapelketari begira.
Eskuz banakako modalitatean jokatuko dituzte Segurako kanporaketak, gizonezkoen mailan, 17:00etan hasita. Lizeaga eta Irribarria arituko dira A taldekoen artean, eta Santxo eta Cestau B taldekoan.













