'Jarduera fisikoa menopausian' saioa, hilaren 27an Zumarragan
Zumarragako Udalaren Zu Mugituz jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak Jarduera fisikoa menopausian saioa antolatu du hilaren 27rako. Saioaren helburua menopausiaren garaian ariketa fisikoak izan ditzakeen onurei buruz informatzea eta aholku praktikoak eskaintzea izango da. 18:15ean izango da, El Salvador gizarte etxean. 15 lagunentzako tokia egongo da. Izen-ematea Ispilla kiroldegiko harreran edo telefonoz egin ahal izango da, 943 724 961 zenbakira deituta.













