Zaldibiako Mendi Lasterketaren ibilbide luzea aldatu egin dute
Bi ibilbideen irteera ordu erdi bat atzeratu dute. Ibilbide laburra bere horretan mantendu dute, eta luzerako ibilbidea alternatiboa prestatu dute.
Aralarko goi lautadetara ez dira igoko aurten.Hitza “Eguraldi iragarpena ikusita, guztion segurtasuna bermatzeko, aldaketa batzuk egitera behartuta ikusi gara”. Hala adierazi dute Zaldibiako Mendi Lasterketaren antolatzaileek sare sozialen bidez.
Bi ibilbideen irteera ordu bat atzeratu dute. Luzekoak 09:30ean abiatuko dira, eta motzekoak 10:00etan. Motzekoen ibilbidean ez dago aldaketarik, baina bai luzekoan, ibilbidea alternatiboaren alde egitea erabaki baitute. 24 kilometroko eta 1.350 metroko desnibel positiboa izango du, Aralarko goiko mendietara igotzea saihestuz –ibilbide ofizialak 28 kilometro ditu, eta 1.950 metroko desnibel positiboa–.
Luzekoek betiko ibilbidea egin beharko dute Ausa-Gaztelura arte, eta behin gailurra zapalduta, gorantz egin beharrean, Enirioko kaltzadara jaitsiko dira Almitzetako bidezidorretik. Handik Pikoeta gaina-Ondarre-Aerodromoa-Oidui-Jentilarri-Pikoeta-Mandabide-Ausokoi-Errekonta lotuko dituzte. Bukaera betikoa izango da.
View this post on Instagram











